Zentzugabeko eraikuntza Gasteizko hiri-erdigunean

Katxan ezizenaz sinatutako ekarpen anonimo bat jaso dugu Aldiriren erredakzioan. Artikuluak izen-abizenekin sinatzearen aldekoak bagara ere, ailegatu zaigun bezala argitaratzea erabaki dugu, zuen interesekoa izango delakoan. Horratx artikulua:
 

Zentzugabeko eraikuntza Gasteizko hiri-erdigunean


Arkitektura-lanen (Arkitekturagintza) inguruan era, mota askotako galdera gure buruari egin genizkioke, Arkitektura eskoletan eta hainbat egilek etengabe diharduten arabera. Baina edozein azterketak, edozein ikuspuntuk, edozein kritikak ezinbestean funtzionalitateari eutsi behar dio, beste arrazoiren artean, horrek Arte Ederrengandik bereizten duelako: Arkitekturagintzak gizarte-funtzio bat bete behar du, bereizteko, adibidez, Eskulturgintzarekiko. Funtzioa aldez aurretik ondo planteatua ez baldin bada, Arkitektura horrek porrot egiten du eta azken finean Zentzugabekeria besterik ez da geratzen, izan daitezkeen Arkitekturaren gainontzeko balore edo asmoak ezabatuz.

Gasteizko hiri-erdigunean dagoena, argazkian agertzen dena, zentzugabekeria hutsa islatzen duenetariko bat da. Proiektu hau duela bederatzi urte gauzatu zen, kafetegi izateko asmoarekin, Gasteizko Udalak bultzatuta. Honek hiri barnean zegoen eremu huts bat destolestatzea erabaki zuen, edo zehazki esanda, trenbideko biltoki zahar batzuk okupatzen zuten eremua urbanizatzea, goi mailako etxebizitza ekitea bultzatzen eta era berean pasealeku bat eta Fueros kalea trenbideazpitik bestaldera zabaltzen, beraz Hiri barneko “trama urbana” osatzen. Pasealeku berri honen erdian “hito” arkitektoniko moduan planifikatu zen kafetegia. Eralgintza zubi baten gainean ezarrita dago, trenbideko “viaducto”aren ondo-ondoan kokatua.

Bainan asmatutakoa ez da inoiz martxan jarri, hasieratik bertatik eragozpenak hasi zirelako. Gezurra badirudi ere, ez adituak (Planifikazio urbanoaren egileak) ezta Udaleko hainbat teknikari, etziran konturatu eralgintzak trenaren eremua oinperatzen zuela, hau da, legearen kontra zegoela, auzokideek salatu arte. Bestaldetik, inork ez du interesik izan, kafetegi-negozioari eusteko, inolako kondiziorik eztuelako funtzio hori betetzeko. Hauek dira oinarrizko bi akats nagusiak eralgintza zentzugabekeria izendatzeko, kaleko “paisaje urbano” hausten (ixten) duela edo-ta atzean dauden etxebizitzen bixtak galerazten dituela kontutan hartu gabe. Auzokideak saiatu ziren eralgintza gauzatu etzedila, auzipera eraman zuten obra, baina Udalak jarraitu zuen berean. Zentzuzko arrazoiak etziren ezertarako balio, Udalak tematsu proiektuari eutsi baitzion, urbanizazio zati garrantzitsu zelakoan argudiatuz, Planifikazioan aurreikusita zegoela eta abarreko formalidadeak kontrajartzen. Azkenean epaileak trenbide eremu gaienan dagoen zatia soilik botatzea agindu zuen. Gatazka judizialaren aparte, Udalak kafetegia ez bada, behin da berriz beste erabilkera batzuk bilatu du, bainan alferrik: diseinuko eralgintza famatu horrek ez du ezertarako balio, omen.

Gasteizko gizarterako galera miloi bat eurotik gora izan da, arkitektoen irabazpide eta obraren kostuen aparte, trenbidearen gainean zatia botatzeko gastuak daude (gaurarte ez dira gauzatu botatze lanak). Zer esanik ez, aldrebeskeria egiteagatik, nahikeria hutsa burutzeagatik inortxok sosik ordaindu ez duela eta inork errespontsabilidade zipristinik ere eskatu du.

Gaur egun argazkian agertzen den egoeran dago, guztiz zabartuta, abandonaturik, zaharkiturik, etorkizunik gabe, eta agian okerrena, gizartearen axolagabetasunapean. Eta gainera zentzugabekeriaren monumento hau egunean ehundaka bidaiari eskeintzen die Gasteizeko Hiriak, hainbat foroetan harrokeriz bere edertasuna behin da berriz aldarrikatzen duena.


Trenbidearen ondoko pasealekutik begiratuta, geltokiruntz. Hau da bezeroentzako sarbide bakarra. Hau da, trenbidera begira eta kalera bizkarra emanez, erabiltzaleei muzin egiten dio aho handiz baten batek “ekipamendu urbano” deituko lukeela.


Trenbidearen ondoko pasealekutik begiratuta, geltokitik haruntza. Eremu txiki honetan diseinuko elementu asko pilatzen ba dira, bainan “hondakin ekonomikoak” zalantzarik gabe nagusitzen dira, ingurua zabartzen. Kasualitate izan ala ez, pasealekuak Jose Erbina izena du (zendutako arkitekto gazteiztar ezagunaren omenez) eta ezkerrean dagoen aterpeetan hainbat arkitekto estudio aurkitzen dira.


Etxebizitzaren aurre-aurrean dagoenez, Hiriko ederrenetariko paisai batez (Unibertsitate zonaldea) gozatzea oztopatzen du. Bestaldetik, tren-bidaiaren begien aurre-aurrean ezarrita, inori (Udalari barne) etzaio inporta Euskalherriko Hiriburuko irudi kaxkarra, axolagabekeriaren isla hau.


Fueros kaletik begiratuta, eralgintzaren atzealdeak nahikeria hutsez ixten du perspektiba. Agerian dago urbanistiko, politiko eta ekonomiko porrotaren oroitarria bihurtu dela gaur egun.

                                                                                               Katxan

2009ko azaroaren 22an erredakzioan jasoa. Gogoratu zuk idatzitako artikuluak ere argitaratuko ditugula posta elektronikoz luzatzen badizkiguzu.

Iruzkinak (1)

  • aldiri

    Eraikina, berez, nahiko ondo dago, arkitektura modernoa gustuko baduzu. Eraikinaren hirigintza-kudeaketa, berriz, izugarrizko burugabekeria izan da, artikuluak ondo salatu bezala. Oro har okupazioaren aurkakoa banaiz ere, uste dut kasu honetan salbuespen bat egin beharko litzatekeela —Babes Ofizialeko Etxebizitza hutsen kasuan bezala—, Gasteiztar guztion diruarekin ordaindu baitute kirtenkeria hori.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude