Surfaren hiria

Abian da Steven Holl arkitekto estatubatuar entzutetsuaren azken lana. Etxean dugu, gainera, Miarritzeko hegoaldean egiten ari baita Ozeano eta Surfaren Hiria delako egitasmoa. Ziur asko, uneotan Euskal Herrian eraikitzen ari garen proiekturik garrantzitsuena izango da, arkitektura-diseinuari dagokionez, behintzat.


Lanen ikuspegia obretarako sarreratik, irailaren 23an (handiago ikusteko, sakatu irudian) / Egilearen argazkia


Irazgaizte-lanen ikuspegia, irailaren 23an (handiago ikusteko, sakatu irudian) / Egilearen argazkia

3.800 metro koadroko eraikin berriak topografia artifizial bat eratuko du, estalkia erabilgarria izango dela. Plazaratutako kritikak eta arkitektoak erakutsi dituen irudi birtualen soiltasuna gorabehera, eraikin aparta espero da, batez ere Hollen aurreko lanen kalitatea ikusita. Laster egiaztatu ahal izango dugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude