Iruzkinak (2)

  • inguma

    Web 2.0 unibertsitatean? Artikuluan aipatzen denarekin ados nago, urrun dago. Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleen artean blog, wiki, aplikazio eta tresnen erabilera zabalagoa da. Zergatik? Arrazoiak hainbat izan daitezke. Horietako bat, balio erantsia ematen diela euren lanari, esperientziak partekatzeko guneak irekiz. Beste batzuk, aldiz, ez diote aurkitzen baliorik: “Herramientas para ociosos”, zirela esan zigun unibertsitateko irakasle batek.Hala ere, euskal blogosferan egon badaude esperientzia batzuk. Besteak beste: Jazbana, Lehengaia, Berrikari, Ikastorratza, Iriartea

  • Egia esan Mondragon Unibertsitateak blog plataforma bat (Mondragon Unibertsitateko blogak) ireki zuen urtarrilean WordPress-en oinarrituta. Berria Sustatun agertu zen. Beraz, Euskal Herrian ekimenak badira.Egia esan bloga irakaslearentzat lan bat gehiago da, ohiko irakaskuntzari gehitzen zaiona. Eta horregatik, besteak beste, irakasleak ez dira animatzen irakasgaiarekin lotutako bloga sortzen. Beraz, nire ustez, ohiko irakaskuntzaren eredua aldatu behar da blogaren erabilera zabaltzeko.

Iruzkinak itxiak daude.