2020/07/20 - Unibertsitatea.net
"Matematikari Euskaldunen IV. Topaketak" jardunaldia UEUk antolatu du 48. Udako Ikastaroen barruan.
(Irudia: Pixabay Lizentzia. Iturria: Pixabay)
UEUren 48. Udako Ikastaroetan "Matematikari Euskaldunen IV. Topaketak" egin ziren Eibarren, 2020ko uztailaren 10ean.
Jardunaldian emandako komunikazioetan erabilitako aurkezpenak eskura daude orain Otarrea dokumentuen biltegian. Hona hemen:
- Aire-kutsatzaileen azterketa Euskal Autonomia Erkidegoan espazio-eredu bat erabilita, Irantzu Alvarez, Elisabete Alberdi, Heber Fernandez, Aitor Oyarbide-Zubillaga, Aitor Goti.
- Lanen planifikazio programa baten garapena meatzeen ingeniaritzako eraikuntza eta ustiaketa lanei egokituta, Gorka Berriozabalgoitia, Elisabete Alberdi.
- Trafiko dentsitatearen azterketa Euskal Autonomi Erkidegoan eredu geoestatistikoak erabilita, K. Fernandez Martinez, E. Alberdi Celaya, H. Hernandez Guerra.
- Egoeraren Monitorizazioan Oinarrituriko Mantenuaren optimizazioa Algoritmo Genetiko Helburu-Anitzen bitartez, Aitor Goti, Aitor Oyarbide-Zubillaga, Elisabete Alberdi.
- Helburuetara orientatutako egokitzapena denboran aurrera doazen problema presudo-dualak erabilita, J.Muñoz Matute, V.M. Calo, D. Pardo, E. Alberdi Celaya.
- Sopelako hiri hondakinen bilketarako ibilbide optimoaren azterketa, Leire Urrutia, Elisabete Alberdi, Aitor Goti, Aitor Oyarbide-Zubillaga.
- Galera-funtzioen diseinua alderantzizko problemak ikasketa sakonaren bidez ebazteko, J.A. Rivera, D. Pardo, E. Alberdi Celaya.