Dokumentuaren akzioak
Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu jardunaldiko aurkezpenak Otarrean eskuragarri
2019/12/12 - Unibertsitatea.net
Jardunaldia urriaren 4ean eta 5ean egin zen Gasteizen.
Urriaren 4 eta 5ean "Euskara oinarri eta eleaniztasuna helburu" jardunaldia egin zen Gasteizen UEUk eta ELEBILABek (Elebitasunaren Laborategia) elkarlanean antolatuta.
Ia hiru hamarkadetako ibilbidean geldialdi bat eginez Euskal Herriko elebitasun goiztiarraren, eskola bidezko hizkuntzen irakaskuntzaren eta eleaniztasunaren tratamenduaren ikerketan izan diren aldaketez hausnartu eta ikerketaren emaitza nagusiak gizartearekin partekatzea izan zuen helburu.
Hizlarietako batzuk erabilitako aurkezpenak dituzu hemen eskuragarri:
- "Mattin Zaku eta Etincelle/Centellita: D ereduko haurren garapen elebiduna aztergai", Beñat Lascano eta Ibon Manterola.
- "3 txerritxoak eta 4 ipuin, otsoak etxea bota ez dezan: hezkuntza eleaniztuna hizkuntza gutxitu batekin gelaratzeko zenbait praktika", Ana Aldekoa, Beñat Garaio eta Maite Garcia.
- "Hizkuntzen didaktika eta irakasleen formakuntza: ibiliak eta ibiltzekoak", Begoña Ocio eta Roberto Mielgo.
- "Hizkuntzak eta arloak proiektu globaletan bateratzeko proposamena", Jaione Ibarra, Jone Ozerinjauregi eta Maider Huarte.
- "Elebidun txikien garapen lexiko eta gramatikala", Iñaki Garcia, Margareta Almgren eta Marijose Ezeizabarrena.
- "5 urteko haurren semantika eta pragmatika mailako garapena", Tania Barberán eta Isabel García del Real.
- "Elebidun goiztiarrak: nola hauteman, hala ekoitzi?", Saioa Larraza eta Amaia Munarriz-Ibarrola.
- "Bi ama-hizkuntzen aldibereko bereganatzea: haur euskaldunen ikerketak haur txikien elebitasunaz erakutsi diguna", Jürgen Meisel.
- "Munduko hizkuntza-aniztasunetik euskarara; ekologiatik begirada", Belen Uranga eta Mikel Mendizabal.
- "Euskal-nasa kooperazioa: metodologia eraginkorraren bila, atazetan oinarritutako irakaskuntzaren bidetik", Ane Ortega eta Arkaitz Zarraga.
- "Euskara oinarri eta ardatz gisa Iparraldeko irakaslegaien formakuntza", Jon Casenave eta Argia Olçomendy.
- "Narrazioak ardatz: generotasuna eta narrazio ekintzaren berezitasunak", Ines Garcia-Azkoaga, Leire Diaz de Gereñu eta Luis Mari Larringan.