Amagoia Lauzirika: “Jende aurrean agertzen garenean pertsona zaurgarri batean bihurtzen gara; oso galduta sentitzen gara eta beldur guztiak agertzen dira”

UEUren udazkeneko eskaintzaren barruan “Ahozko komunikazioa errazteko teknikak” ikastaroa antolatu dugu Eibarren. Amagoia Lauzirika izango da bertako irakaslea eta hainbat galdera egin dizkiogu formazio honen inguruan. Matrikula zabalik dago.

Amagoia Lauzirika

Zein da ikastaroaren helburua? Ahozko komunikazioak errazteko teknikak ikastea da ikastaroaren helburua, ikasle bakoitzak jende-aurrean hitz egiteko momentuan konfiantza eta segurtasuna eskuratzea. Horretarako, bai gorputza eta bai burua prestatuko ditugu aurkezpenak modu finko eta eraginkorrean garatzeko. Gaur egun, garapen profesionalean komunikazioak duen garrantzia denok dakigu, egia da batzuk erraztasun handiagoa dutela baina praktika eta entrenamenduaren denok lortu dezakegu komunikatu modu finko eta eraginkorrean.

Zergatik diogu hainbesteko beldurra jendaurrean hitz egiteari? Jende aurrean agertzen garenean pertsona zaurgarri batean bihurtzen gara, oso galduta sentitzen gara, beldur guztiak agertzen dira. Normalean guztiok dakigu zer egin behar dugun komunikatzeko momentuan, teoria denok dakigu alegia. Baina jendaurrean agertzerakoan blokeatu eta dakigun teoria guzti hori ezin dugu praktikara eraman. Guzti honen zergatia, alde batetik entrenamendu falta da eta beste aldetik ez dizkigutela teknika bereziak eman beldur eta konfidantza eza hori gainditzeko.

Zein eduki landuko dituzu ikastaroan? Ikastaro honetan garrantzi handia emango diogu ez esaten dugunari, baizik eta nola esaten dugun, ze intentzioarekin, zer lortu nahi dugun, nori hitz egiten diogun, erabiltzen dugun erritmoa, hitz egiterakoan ahoskera (ez da berdina umeei hitz egitea edo zure enpresako nagusiari). Bilera batean edo aurkezpen bat egin behar dugunean, ezin dugu gorputza ahaztu, gure gorputzak ere hitz egiten du eta informazio asko ematen du. Normalean jendeak oso ondo prestatzen du zer esan behar duen, ze hitzak erabiliko dituen, baina bere gorputza ez du prestatzen, ez daki zer egin begiradarekin, eskuekin, asko mugitzen dira, nola kontrolatu nerbioak, kontrolatu zeren desagertu ez dira inoiz desagertzen. Beste arlo garrantzitsuak prestakuntza eta ordena dira, Informazioa ondo iristeko zuk oso garbi izan behar duzu esan behar duzuna eta lortu nahi duzun hori, Gero eta argiago izan eta gero eta argiago iritsiko da jendeari.

Zein da erabiliko duzun metodología? Lehen esan dudan bezala, ikastaroa guztiz praktikoa izango da. Kontutan hartu; ekintzarik gabeko ezagutza informazio hutsa da. Lehenengo momentutik ikasleek ariketa ugari egingo dituzte beroketa moduan, ezin garelako jendaurrean azaldu gure burua eta gorputza prestatu gabe. Ikasle bakoitzak praktika bat ekarriko du prestatuta etxetik eta ariketa berezi batzuk egingo ditugu praktika horiei zuzenduta. Praktiken bitartez komunikatzeko orduan dituzten gaitasunekin ohartzea eta beraiek trebatzea lortuko dugu. Praktikak grabatuko ditugu ondoren ikusteko, horrela jasotako ikasgaiak kontrastatzen lagunduko digu.

Nori zuzentzen zaio ikastaroa? Ikastaroa norberaren komunikazioa hobetu eta mezua argi eta modu eraginkorrean iristea nahi duten pertsonei zuzendua dago. Profesionalki gaur egun ez du balio bakarrik ikasketak edukitzea, enpresak gero eta garrantzi gehiago ematen diote komunikazioari. Animatu zaitezte eta goazen ikastaro honetan disfrutatzea jolastuz eta kasiz. Ziur aldaketak nabarituko dituzuela!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

12 − 6 =