Matematikari Euskaldunen III. Topaketa: komunikazio-deialdia

2013an antolatu genuen Matematikari Euskaldunen I. Topaketa, eta 2015ean, Matematikari Euskaldunen II. Topaketa.

2018an, UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen III. Topaketa eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketa prestatu ditugu.

Jardunaldi biak egun bakarrean egingo dira, uztailaren 4an biak, Eibarren, 2018ko Udako Ikastaroen barne.

Komunikazio-deialdia

Mezu honekin matematikarioi edo matematika zuen jardunean darabilzuenoi dei egin nahi dizuegu zuen jardunari buruzko aurkezpena egiteko edota Geogebrako erabiltzaile bezala zuen praktika konpartitzeko.

Aurkezpen bakoitza egiteko hamabost-hogei minutu izango dira, eta beste bost galdera-erantzunetarako.

Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  • Izenburua.
  • Egileen izen-deiturak.
  • Lanaren laburpena (gehienez orrialde bat).
  • Harremanetarako posta elektronikoa.

Nora bidali

Eli Alberdi, UEUko Matematika sailburua: matematika@ueu.eus (edota elisabete.alberdi@ehu.eus)

Egutegia

Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2018-03-28.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2018-04-13.

(Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketarako komunikazio-deialdia, hemen)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude