Irakasle bila. Prest_Gara 17/18 deialdia.

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak PREST_GARA 2017/2018 osatzeko deialdia argitaratu berri du, eta zabalik da datorren ikasturterako Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Plana garatzeko proiektuak aurkezteko epea.

UEUk, orain artean bezalaxe, Prest_Gara programan parte hartuko du. Hori dela eta, datorren ikasturtean PREST_GARAn irakasle moduan lan egiteko interesa daukan edonori dei egiten diogu gurekin batera parte har dezan.

Zehaztasunak:

  • Nor izan daiteke UEUrekin irakasle: interesa daukan edonor (curriculuma baloratuko da).
  • Baldintzak: euskalduna izatea (hots, euskaraz irakasteko gaitasuna izatea) eta aukeratutako ikastaroaren gaian eskarmentua izatea.
  • Ikastaroen zerrenda: hemen duzue UEUk parte hartu nahi duen Prest_Gara 17-18 Ikastaroen zerrenda gaika

Pausoak:

  • 1. Ikastaroen fitxa: zerrendako ikastaroren bateko irakasle izan nahi baduzu, esaguzu zein ikastaro interesatzen zaizun (kodea eman) eta ikastaroari dagokion oinarrizko fitxa bidaliko dizugu ahalik eta bizkorren.
  • 2. Ikastaroen fitxa bete: jasotako fitxa zure interesekoa baldin bada, eta ikastaro horretako irakaslea izan nahi baduzu, zure proposamena bidaliguzu, hau da, fitxa osatuta bidali UEUra. Fitxan, oinarrizko informazioa dator, Hezkuntza Sailetik datorren informazioa. Hori oinarritzat hartuta fitxa egokitu edota osatu egin behar da. Argibide gehiago jasoko dituzu fitxarekin batera.
  • 3. Hautaketa: jasotako fitxa guztien artean, UEUren barne-batzordeak aukeraketa egingo du PREST_GARAko deialdira aurkezteko.

Proposamenak bidaltzeko:

  • Epea: martxoaren 24a arte (gehienez 09:00)
  • Nora bidali: o.gardoki@ueu.eus (Oihana Gardoki Ibarra)
  • Zer bidali: ikastaro bakoitzeko fitxa osatua (guk bidaliko dizugu eredua) eta zure curriculuma (bereziki, aukeratu duzun gaiarekin zerikusia duen formazioari eta esperientziari buruzko informazioa interesatzen zaigu)

Ikastaro proposamen berri bat baduzu, oso gustura hartuko dugu. Guri jakinarazi eta hau osatzeko fitxa bidaliko dizugu.

Informazio gehiago:

Oihana Gardoki Ibarra

UEUko Etengabeko prestakuntzako teknikaria

o.gardoki@ueu.eus

+ 34 943 82 14 26

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

13 + = 15