Josu Jugo: “Raspberry Pi gazteak informatikara erakartzeko sortu zen”

Udako Ikastaroen barnean, Raspberry Pi gailuaren inguruko ikastaro bat eman da aste honetan Baionan, eta gailuaren inguruan gehiago jakiteko, Josu Jugo elkarrizketatu dugu, ikastaroko irakasleetako bat, hain justu.

Ikusi Josu Jugoren bideoa.
Josu JugoZelan azalduko zenioke Raspberry Pi bat zer den ezagutzen ez duen bati? 
Esan dezakegu ordenagailu bat dela, merkea eta txikia. Berez ez da mahai gainean erabili dezkegun ordenagailu baten bezalakoa, baina antzeko funtzioak dauzka, eta mahai gainekoarekin egin ditzakegun gauza gehienak egin ditzakegu. Askoz merkeagoa da, askoz txikiagoa eta gainera, mundu errealarekin errez konektatzeko tresna batzuk dauzka. Horien artean domotika edota elektronikako proiektuak aurkitzen dira, horretarako ere oso egokia baita.

Ze funtzio ditu eta zer egin daiteke gailu horrekin? Egia esan erabilera asko dauzka, ordenagailu arrunt bat bezala. Adibidez honekin testu prozesadore bat erabili dezakegu inongo arazorik gabe, edota pelikulak ikusi, jolastu… Media Center bat bezala ere erabili ohi da, pelikulak telebistara bideratzeko. Sarrera eta irteera digitalak dituenez oso egokia da zirkuitu elektronikoekin lan egiteko, batez ere luzatzeko eta beste elementu batzuekin konektatzeko tresna asko dauzkalako.Gaur egun mota horretako erabileran ematen zaizkio, pelikulak ikusi edota robotika proiektuak egiteko.

CJdtPM8WUAAE6HOZe asmorekin sortu zen, zer asebetetzeko? Raspberry Pi a gaur egun ematen zaion erabilera emateko sortu zen. Ingalaterrako unibertsitate bateko irakasleek informatikan gabezi batzuk zeudela ikusi zuten, jende gazteak ez zuela ikusten erakargarri informatika mundua. Beraz, tresna merke bat eta erabilterraza sortzea erabaki zuten, orduan jaio zen Raspberry Pi -a. Gaur egun leku askotan informatika irakasteko erabiltzen da, baita informatikarekin lotutako hainbat arlotan ere, robotikan, besteak beste.

Zehazki zer azaldu duzu ikastaroan? Ikastaroan parte ezberdinak egon dira, alde batetik azaldu da nola konfiguratu Raspberry bat. Nik azaldu dudana izan da elktronikarekin lotuta, eta zirkuitu elektroniko txikiak egin ditugu domotikarekin lotuta, bakoitzak bere etxean frogak egiteko.

Ikasleek proiektu bat egin behar zuten, zertan datza? Proiektua zirkuito elektronikoekin jolastea izan da, argiekin jolastea esate baterako. Modu horretan, jendeak Raspberry batek etxean izan dezakeen erabilera ikusi ahal izan du, egon gelako argia edota tenperatu erregulatzeko, adibidez.

Garrantzitsua al da gai hauek UEU bezalako foroetan jorratzea? Beti ere oso interesgarria da, gaur egun euskaraz denetarik egiten dugu baina batez ere ingeniaritza munduan asko zabaldu da euskaraz jarduteko joera. Hau beste pausu bat da, Raspberry Pi-a oso tresna erakargarria da eta zergatik ez hurbildu jendeari Raspberry-a euskaraz?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude