Unibertsitatea.Net

Blog komunitatea   Sar zaitez blogera

2007/01/26 17:11:02.734 GMT+1

Etxe mina II

Orain gutxi iritsi naiz Oiartzuna, Donostian nengoela amak deitu dit. "Mirari, zatoz azkar etxera igotzeko, seguruena oinez joan beharko dugu eta."
Autobusa hartu eta azkar herrira, baina hemen berri ona. Osaba etorriko da bere todoterreno dotorean gure bila. Horrek gauzak errazten ditu, asko erraztu gainera. Pentsatzen aritu naiz eta nire burua imajinatu dut, apuntez betetako bi motxilarekin zortzi kilometro maldan gora eta katiuska gorririk gabe. Arnas estuka eta elurra madarikatzen.
Hori gutxi balitz asteburuan elur gosez daudenei tabernan serbitzen. Orain gogoratu dut zergatik ez zaidan elurra gustatzen, buruhausteak besterik ematen ez dizkidalako eta nire azterketak zelaiak bezain txuri entregatzeko probabilitatea haunditzen duelako.
Etxe mina tokitan geratzen zait orain, Oiartzundik zortzi kilometrotara hain zuzen ere.

Nork: martiarena.2007/01/26 17:11:02.734 GMT+1
Etiketak: elurra | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

iep!

orain badakit zergatik den " oiartzungo neskatilak, muxu gorri biribilak..." hainbertze km oinez egin ta gero normala! halare unibertsitatean kalabazak ateratzearen errua elurrari botatzea...nere haur eskolan haurrek hori baino eskusa hobeak botatzen dituzte,jeje!animo, elurra, etorri den bezala joan da ta! ongi segi!

Nork: julen.2007/01/30 14:33:45.614 GMT+1
www.blogari.net/julen

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Irudian agertzen diren letrak idatzi beheko kutxan. Spammerrei aurre egiteko CAPTCHA metodoa da hau Captchas.net zerbitzuari esker



bisitari