Tesia: Euskarazko osasun-terminoen sorkuntza automatikoa (Olatz Perez de Viñaspre, 2017-06-19)

Tesiaren titulua: Osasun-alorreko termino-sorkuntza automatikoaren euskaratzea.
Non
: Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan
Eguna: Ekainak 19, astelehena
Ordua: 10:00etan
Egilea: Olatz Pérez de Viñaspre Garralda
Zuzendariak: Maite Oronoz Antxordoki eta Jon D. Patrick

Laburpena:
Medikuarengana joan eta harekin euskaraz aritu arren, txostena gazteleraz jasotzen dugu, baietz!
Arrazoietako bat da euskaraz osasun-alorreko terminologia landu gabe dagoela.
Baina tesi honetan osasun-arloko terminoak automatikoki euskaratzeko egin den ikerketari esker, urrats erraldoi bat egin da horretan.

Ingelesezko 300.000 termino kliniko dituen SNOMED CT datu-basetik abiatu da ikerketa, euskarara itzultzeko. Hizkuntza-teknologia erabili da horretan, lau urrats hauetan:

  1. Euskaraz definituta dauden ohiko terminoak jaso (Euskalterm, ZT hiztegia…)
  2. NeoTerm sistema: Ingelesezko termino neoklasikoak (“Photodermatitis”) itzuli.
    Zatika itzulita, transliterazio-erregelak erabiliz “Fotodermatitis” lortzen da euskaraz.
  3. KabiTerm sistema: termino konplexuak itzuli, sinpleagoen itzulpena erabilita.
    Adibidez: “Fracture of elbow” –> “Ukondoaren haustura”
    Patroi hau erabili da horretan: GORPUTZ_EGITURA+ren + GAIXOTASUN
  4. Matxin-Med itzultzaile automatikoa sortu du, Matxin itzultzailea medikuntzaren domeinura egokituta.

Osasun-komunitateak ebaluatu ditu tresna horiek. Medbaluatoia ebaluazio-kanpainak erantzun bikaina lortu du. Gainera, dena borobiltzeko, osasun-txostenak euskaraz idazten laguntzeko prototipo bat sortu da, XuxenMed zuzentzaile ortografiko berezia erabiltzen duena.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude