Ikastaroa: Hizkuntz ingeniaritzako aplikazioak (9 ECTS, ostiraletan)

UPV/EHUko IXA Taldean ikastaro hau antolatu dugu arlo honetan interesa duten guztientzat. Ez da Masterra bezain sakona, masterreko modulu bakar bat da, baina lehenengo ideia bat hartzeko balio dezake. Gustatzen bazaizu hurrengo urtean master osoa egin 😉

Internet eta telefono inteligenteen erabilera masiboak areagotu egin dute hizkuntzaren tratamendu automatikoaren beharra; interesatzen zaigun informazioa ondo aukeratzeko tratamendu linguistiko lagungarria ezinbestekoa baita. Gaur egun hainbat aplikazio dago hizkuntzaren tratamendu automatikorako. Adibidez:

  • IBM-Watson: telebistako Jeopardy programan galderak erantzuten pertsonei irabazi zien programa.
  • Euskarara itzultzeko Matxin (Elhuyar-Ixa) eta Itzultzailea (Eusko Jaurlaritza)
  • Mitzuli aplikazioa android telefonorako (Masterreko ikasle batek egin duena)

Horrelako gaiak interesekoak badituzu, “Hizkuntz ingeniaritzaren arloko aplikazioak” ikastaroak gai hauetan murgiltzen lagunduko dizu.

Ikastaroaren datak: ostiralero, otsailaren 12tik ekainaren 10era arte,
Matrikulazio-epea:  
Urtarrilaren 8tik aurrera
Idazkaritza: amaia.lorenzo@ehu.eus / ana.endemano@ehu.eus
Informazio teknikoa: montse.maritxalar@ehu.eus
Diptikoa: Informazio orokorra (euskaraz) Mesedez, zabaldu zure inguruan.

HAP_ikas_osgarri2016-1

HAP_ikas_osagarri_2016_2

Erantzun bat “Ikastaroa: Hizkuntz ingeniaritzako aplikazioak (9 ECTS, ostiraletan)” bidalketan

  1. Pingback: Blog honen aurkibide osoa | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

4 + 5 =