LANGUNEk, Hizkuntzen Industriaren alorreko Euskal Herriko enpresen elkartea, 2012ko txosten sektoriala plazaratu berri du.
Txostenaren arabera, 2012. urtean sektoreko enplegua mantendu egin da (%0,2an baino ez da murriztu) eta fakturazioa %1,8an handiagotu da.
Hizkuntzen Industrien inguruan 4.995 langile daude Euskadiko Elkarte Auronomikoan egun, eta 2013rako aurrikuspena apur bat handitzea da 5.045 enplegu lortu arte.
Sektoreak 276 miloi euro fakturatu ditu 2012an. Irudian ikus daiteke lau segmentuetako bakoitzean aurreko urtearekin izan den aldaketa.
Txostenean agertzen diren beste datu batzuk ere LANGUNE elkartearen webgunetik lortu daitezke.
Gora doa Hizkuntzen Teknologia, 37 bazkide hauek biltzen dira Langune elakrtean: