Mintegia: Terminoen erregistro akademikoen garapena aztertzeko lan-ingurunea(2013/02/28)

Gaia: GARATERM: erregistro akademikoen garapena aztertzeko lan-ingurunea
Hizlaria: Igone Zabala
Eguna: Otsailak 28, osteguna
Ordua: 15:00
Tokia:  3.2 gela. Informatika Fakultatea

Laburpena:
2008 urtean aurrera eraman zen GARATERM proiektua (EHU-EJIE deialdiko diru-laguntza). Proiektu horretan gogoeta orokorra egin zen euskara akademikoaren garapena, ikerketa eta didaktika uztartzeko plataforma bat osatzeko eman beharreko urratsez eta beharrezko liratekeen tresna eta baliabideez. Gogoeta horrekin batera etorri zitzaion orduko Euskal Filologia sailari (orain Euskal Hizkuntza eta Komunikazioa izena duenari) zeregin bat Euskara Errektoreordetzatik, alegia, Euskara Plan Gidarian aurreikusten ziren irakasleentzako tailerren ardura hartzea. Zeregin hori Garaterm proiektuaren ideiarekin uztartu zen, eta hasieran tailer huts modura pentsatuta zeudenak Terminologia Sareak Ehunduz esaten diogun programa bihurtu ziren apurka-apurka. 2011 eta 2012 urteetan Elhuyarrekin batera aurrera eraman den unibertsitate-gizartea proiektuaren bitartez eta TSE programan lortutako esperientziari esker, aurrera eraman ahal izan dira lehen proiektuan beharrezkotzat hartutako zenbait elementu. Hitzaldi honetan “Garaterm-2: Linguistikoki prozesatutako corpusetatik terminologia eta neologia erauzteko lan-ingurunearen garapena” proiektuaren helburuak, lorpenak eta aurrera begira egin beharrekoak azalduko dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

76 − = 67