Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute.

Manex Agirrezabal, Bertol Arrieta eta Iñaki Alegria Ixakideek eta Bertsozale Elkartearekin produktu berri bat sortu dute informatika, hizkuntza-teknologia eta bertsolaritza lantzeko. Arbel digitala aurkeztu dute Koldo Mitxelenan gaur Manex, Bertol eta Bertsozale Elkarteko Aritz Zerain eta Ixiar Eizagirrek.

Hainbat baliabide eskaintzen ditu tresna honek: errima-bilatzailea, neurri-markatzailea, neurri-egiaztatzailea, sinonimo-bilatzailea… Orain dela urte batzuk sortu zuten Bertsolarixa tresna baino dezente ahaltsuagoa da Arbel digital berri hau. Orain dela gutxi robot bertsolaria ere erakutsi zuten.

Bertsotarako arbel digitala zer den ondo jakiteko jo Bertsozale Elkarteak jarri duen azalpenera, edo hobeto, zuzenean joan proba egitera. Jarri lanean, ea “inspirazio artifizial” honekin bertso ederren bat sortzen duzun!

Arbel_digitalaAlbistea medioetan: Berria, bertso-eskolak.com, Diario Vasco, …

Albistea bertsoa.com webgunean

2 erantzun “Bertsoak idazten laguntzeko “Arbel digitala” aurkeztu dute.” bidalketan

  1. Pingback: Elhuyar aldizkariko elkarrizketa bat Iñaki Alegria Ixakidearekin | Hizkuntza-teknologiak

  2. Pingback: Elhuyar aldizkariko elkarrizketa bat Iñaki Alegria Ixakidearekin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

64 − = 58