Ixa taldeaninformatikako ikasleen bila ari gara, gurekin lankidetzan aritzeko.Momentu honetan 8 ikasle daude gurekin lanpoltsa batekin.
Zer eskaintzen dugu:
- Karrera-bukaerako proiektuak (II, SIIT eta gradua)
- Lan-poltsak (3. ikasmailatik aurrera), udako lanak (2. mailatik).KBPei edo doktorego-lanei begira bideratu izaten dira gehienetan
- Lengoaia Naturalaren Prozesamendua hautazko irakasgaia
- Master Ofiziala 2011-12 (https://ixa.si.ehu.es/master)
- Doktorego-tesia egiteko bekak (22 tesi egin dira taldean)(http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5553/eu/)
Honelako ikasleak bilatzen ditugu:
- Iniziatiba eta ikertzeko interesa dutenak
- Programazio-teknika eta metodo matematiko aurreratuetan interesa dutenak
Aurkezpen bat egingo dugu aste honetan: 2.2 mintegian (fakultateko 2. 2 solairuan)
Maiatzaren 19an 11:30ean (osteguna)
Aurkezpenera etortzerik ez baduzu, eta interesatuta bazaude, jarri kontaktuan Xabier Artolarekin
Informazioa: https://ixa.si.ehu.es/Ixa/Ikasleentzat
Iruzkinak (1)