Txillardegi, gizon jakintsua bezain hurbila eta apala

Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, 1982an ezagutu nuen UEUko
Udako Ikastaroetan. Berak ordurako ibilbide luzea egina zuen UEUn, Mikel
Aizpuruk Udako Euskal Unibertsitatea euskal kulturgintzan hasierako
urteak 1973-1984

liburuan erakusten digun bezala.

1983an legeztatu zen UEU eta bera, beste hainbat lagunekin batera,
Batzorde Iraunkorreko kide izan zen.

Hizkuntzalaritza saileko sailburu ere izan zen luzaroan, oker ez banago
1978tik 1990ra eta berak arlo horretan egindako egindako lana oso oparoa
izan da.


Lagungiroa ere asko maite zuen Txillardegik eta solasaldi ugari egiteko
parada izan genuen UEUko Udako Ikastaroetan
parte hartu genuenok,
bertako hamabostaldi intentsuak bezain mamitsuak baitziren.

UEUn egindako lan nekaezina aitortu nahian, UEUk ohorezko kide izendatu
zuen Txillardegi 1999. urteko uztailaren 20an
, Iruñeko Larraona
Ikastetxean egindako omenaldi xumean. Bertan UEUko hainbat kidek berak
idatzitako liburuetatik pasarte batzuk irakurri zituzten. Omenaldirako,
Koldo Izagirrek idatzitako testua Txillardegi, toponimo hilezkor bat gure
geografian

UEUk argitaratutako Txillardegi lagun-giroan aurki dezakezue.

Omenaldiaren ondoren ere bidelagun izan dugu Txillardegi UEUn, bai
hizkuntzalaritza sailean eta baita UEUren gainontzeko lan-ildoetan ere.

Ohore bat izan da niretzat Txillardegi ezagutu eta elkarlanean aritzeko
aukera izatea, gizon jakintsua, maisua baina aldi berean hurbila eta apala.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

48 + = 49