Diru beroa, diru beltza

Santurtzin, gure Donejurgin, ezagutu dugu. Marinel askotxok liberiar eta panamar banderako itsasontzietan lan egiten zuten. Soldatak beste edozein barkutan jaso zitezkeenak baino askoz handiagoak ziren. Zergatik hori? Zer dela-eta bi herrialde horietako itsasontziak hain erakargarriak izatea bertoko marinelentzat?

Erantzuna Michael Hudson ekonomialariarengandik dator. Bera 1965ean egon zen lanean Chase Manhattan bankuan. Txosten garrantzitsua idatzi zuen eta AEBetako gobernuari igorri, baita Tom Naylor ekonomialariari zeinak bere Hot Money and the Politics of Debt delako liburuan sartu baitzuen[1]. Kontua hauxe zen: zergak ez ordaintzea, paradisu fiskalak sortzea. Hori dela-eta AEBek aparteko sistema bat asmatu zuten petrolio enpresa handien inguruan.

Hudson-i hauxe agindu zioten: zer-nolako eragina zeukan petrolio-industriak AEBetako ordainketa-balantzan ikertzea. Horretarako, petrolio-enpresen mozkinak non gauzatzen ziren jakin behar zen. Hiru aukera zeuden: (a) produkzio sistema non petrolio gordina lurretik atera zen; (b) findegietako prozesuan; (c) hedatze prozesuan non petrolioa kontsumitzeko saltzen zen. Mozkinak Standard Oil, Esso zaharraren bulegoetan gauzatzen zirela deskubritu zuen, Jack Bennett-ek, denbora hartako Esso-ko diruzainak, erakutsi zion moduan. Izan ere, enpresa erraldoi horien bulegoetan, AEBetan bertan, enpresak berak «transfer prezioak» jarri ahal zituen prozesu-katean, maila batetik beste batera igarotzerakoan. Produkzio lekuetatik txikitako kontsumitzaileen lekuetara, zergak oso txikiak izan zireneko guneetan prestatu ahal zitezkeen mozkinak.

1960ko hamarkada hartan zergak ez ziren existitzen Panaman eta Liberian. Hortaz, bertan petrolio enpresek erregistratzen zituzten beren «komenientziazko banderako» itsas garraio konpainiak. Itsasoz haratagoko zerga-paradisuek nazioarteko enpresei aukera eman diete enpresa horiek ez dutela inolako mozkinik jasotzen adierazteko. Izatez, AEBetako enpresa horiek mozkinak eskuratzen dituzte noski. Hala ere, itsasoz haratagoko bankuek askatzen diete zergak ordaintzetik. AEBetako gobernuak bultzatu ditu banku amerikarrak diru beroko guneetan adarrak eraikitzeko, banku horiek, Hudson-en hitzetan anti-estatu bilakatu dira[2]

Komenientziazko banderako herrialde horiekin ez dago inolako transferentziarik azaldu AEBetako estatistiketan. Soilik oso iluna den «nazioarteko» zutabe batean agertzen dira. (Badakigu «nazioarteko» horrek komenientziazko banderen menpe erregistratutako «nazioarteko itsas garraioa» dela.)

Baina komenientzia, norentzat? Esso eta bera bezalako petrolio enpresa handiak gai ziren munduko zerga sistemekin jolastea: beren petrolio gordina oso merke ordaintzen zien Saudi Arabiari edo Venezuelari. Beren aldetik, itsas garraio adarrek beren petrolioa garesti saldu zieten findegiei. Horrela, Standard Oil-ek oso merke saltzen zien bere petrolio gordina itsas garraioko adar horiei eta berauek oso garesti petrolio kontsumitzaileak ziren nazio industrialeko findegiei. Prezio hain garesti zen ezen findegigileek eta banatzaileek galerak besterik ez zituzten aipatzen beren kontuetan. Guraso enpresek beren petrolio zelaiak sendotzen zituzten Ekialde Hurbilean, Afrikan eta Hego Amerikan beren AEBetako ordainketa-balantzetan ez filial gisa, «adar» modura baizik. Modu honetan, beste herrialdeetako baliabideak murriztea, gutxitzea AEBetako ekonomiaren parte balitz bezala hartua zen, mozkinak Liberian eta Panaman gauzatzen ziren bitartean.

Europa eta Ameriketako zerga-biltzaileek onartu zituzten enpresek berek aurkezturiko ordainketen balantzak. Horrela, mozkinak ez ziren azaltzen estatistiketan, bai ordera errealitatean. Era horretan zergak ez ziren ordaintzen: horixe izan da, eta oraindik bada, itsasoz haratagoko guneetako bankuen zeregin nagusia.

Gaur egun, iruzur fiskal hori beste batzuek ere ikasi dute (droga- eta arma-saltzaileek, krimenean aritzen direnek, mafia eta diru beltzarekin dihardutenek). Izan ere, Naylor-ek erakusten duenez, antzeko sistema bat martxan jarri dute drogan, krimenean, mafian, eta diru beltzarekin aritu eta aritzen direnak. Izan ere, Panaman eta Liberian hasi zena, Curaçao, Bermuda, Bahamak, Kaiman irlak, Hong Kong, Macau, Singapore, Libia eta Barhain-era hedatu da, baita Ozeano Pazifikoko zenbait irla txikitara ere.

Baina diru beltzeko negozio hori ondorioa izan da, AEBek maisuki martxan jarritako zergen sistemen kontrako anti-estatuen sarearen ondorioa. Sistema, diru beroko sistema, AEBekin hasi zen, berauen petrolio enpresekin.

Beste kontu garrantzitsu bat hauxe da, alegia, mundu mailako balantza-orriei begiratzen badiegu, desoreka handi bat azaltzen da hartzekodunen eta zordunen artean. Izan ere, itsasoz haratagoko banku-guneetan kontuak dauzkaten «aurreztaileek» badauzkate berentzako eskariak, zeintzuek gune horien pasiboak errepresentatzen dituzten, gune horiek gainontzeko munduarekiko beren eskariak berdintzen dituztelarik. Baina paradisu fiskal horiek edukitako eskari finantzarioak, bere aldetik, zor zaizkie beren itsasoz haratagoko «aurreztaileei». Datuetan faltan dena hauxe da: itsasoz haratagoko paradisu horien gaineko «aurreztaile» (zerga ez-ordaintzaile, kriminal, droga saltzaile eta abar) horien eskariak, beren jatorrizko herrialdeen araberako klasifikatuak.

Aurrezki horiek International Monetary Fund delakoaren (Nazioarteko Moneta-Fondoren) «erroreak eta omisioak» direlako kontuetan galduak dira. Hori horrela da zeren, kasu, diru beroko azken erreklamatzaileak ez daude identifikatuta kate oso luze batean. Horrela, estatistikek ez dute ezer adierazten «aurreztaile» ikusezin horietaz eta beraien jatorrizko herrialdeez. Hortaz, munduko zorrak lokalizatutako aurrezkiak baino handiagoak dira, «errore eta omisio» delako kopuruetan. (Gure egunetan, kasu, errusiar esportatzaile batek saldu egiten du fikziozko prezio merke batean, erosleari eskatuz diferentzia itsasoz haratagoko banku batean jartzea. Errusiar esportatzaile horrek ez du deklaratzen jabetza hori, kontu ofizialetan ez agertuz. Errealitatean, alta, egon badago. Horrelaxe aberastu dira Errusian lehengo alderdi komunistako «buruzagi» askotxo).

Bi eratara funtzionatzen du jolas horrek: (1) inportatzaileek esaten dute gehiago ordaintzen dituztela inportazioak azken horien benetako prezioa baino. (Hauxe da petrolio-enpresek egiten dutena, beraiek beren petrolio gordina beren findegiei hain garesti saltzen dietenean. Modu horretan, findegiek ezin dute inolako mozkinik atera.) (2) Esportatzaileek esaten dute beraiek gutxiago jasotzen dutela beraiek ordaintzen dutena baino.

Erosleak diferentzia ordaintzen dio kontu pribatu bati itsasoz haratagoko banku batean, AEBek helburu horretarako antolatutako bankuan. Era horretan, munduko fenomenorik garrantzitsuenetariko bat ekonomia «beltzean» sartu dute: IMFeko estatistika ofizialetan paradisu horien gordailuak parekatuta daude «errore eta omisioekin». Alta, gune horiek analisi ekonomikoen erdiguneak, bihotzak dira. Baina maiz aberastasun modernoaren metaketan anomalia gisa dira tratatuak. Harritzekoa benetan. Tartean ekonomia ofiziala, ortodoxoa, lasai.


[1]  Liburuaren bigarren edizioan Hudson-ek hitzaurrea idatzi du.

[2]  Ikus, halaber, http://www.counterpunch.org/schaefer03252004.html     eta http://www.michael-hudson.com/ —> Articles —>  Oil in Norway’s Balance of Payment – and the prospective impact of privatization on the krone.

Iruzkinak (2)

  • Askotan, edo gehienetan, globalizazioari buruz aritzen garenean, kasu
    zehatz, objetibo eta pragmatiko batzuk aldera gelditzen dira. Iraultza
    teknologikoa, kulturen homogenizatzea, deslokalizazioa… kontzeptu
    horietatik haratago, badaude beste elementu batzuk, aurrekoak bezain
    garrantzitsuak direnak. Horietako bat, paradisu fiskalekin egindako eragiketa komertzialen ugaritzea da. Salerosketa horren helburua zergen ordainketa ekiditzea denean, globalizazioaren ondorio ikaragarri baten aurrean gaude.

    Garatutako herrialdeek, beren ordenamendu jurikoetan, nazioarteko
    iruzur fiskala ekiditzeko neurriak aplikatu dituzte. Espainiar
    estatuan, esate baterako, 1080/1991 Errege Dekretua aplikatu da.
    Adibidez, lege horri lotuta sozietateen gaineko zergaren espainiar
    legearen 14.1. artikuluan, inportatzaileak paradisu fiskaletako
    enpresekin izandako gastuak egiazkoak direla frogatu behar du.

    Hala ere, Josebak aipatu duenez, badirudi hainbat estatuetan ezarritako
    legediek ez dutela egoera zuzentzen. Are gehiago, AEB-ek anti-estatua
    delako sistema aplikatu dute (enpresa transnazionalen iruzur fiskal
    masiboa).

    Hala ere, Joseba, zalantza bat daukat: nork bultzatu du sistema hori AEBen? gobernuak
    berak bere oneritsia eman dio sistema horri? hori horrela bada, AEB-ek
    bi estrategia aplikatzen ditu estatuaren tamaina minimizatzeko
    (hezkuntza, osasuna, gainontzeko zerbitzu sozialak…): alde batetik,
    zergak jeistea eta bestetik, zerga iruzurra.

    OECD erakundeak 35 estatu identifikatu ditu paradisu fiskal moduan. Herrialde horiei urte beteko ultimatuma eman
    zien, beren zerga sistema nazioarteko gainontzeko estatuekin
    armonizatzeko: hori egin ezean, izun ekonomikoak aplikatuko dizkie.

    Aipatu duzun anti-estatu sistema AEB-etako gobernutik badator (bere onespenarekin behintzat), OECD-ek ez du deus ere egingo.

    Hona hemen OECDren zerrenda:

    Andorra
    Antillas Neerlandesas
    Araba (eta gu horretaz ohartu barik!!!!!!!)
    Bahrein
    Brunei
    Chipre
    Emiratos Árabes Unidos
    Gibraltar
    Hong-Kong
    Anguilla
    Antigua y Barbuda
    Bahamas
    Barbados
    Bermuda
    Islas Caimanes
    Islas Cook
    República de Dominica
    Granada
    Fuji
    Islas del Canal
    Jamaica
    República de Malta
    Islas Malvinas
    Isla de Man
    Islas Marianas
    Mauricio
    Montserrat
    Naurú
    Islas Salomón
    San Vicente y las
    Granadinas
    Santa Lucía
    Trinidad y Tobago
    Islas Turku y Caicos
    Vanuatu
    Islas Vírgenes Británicas
    Islas Vírgenes de EEAA
    Jordania
    Líbano
    Liberia
    Liechtenstein
    Luxemburgo (holding)
    Macao
    Mónaco
    Omán
    Panamá
    San Marino
    Seychelles
    Singapur

  • joseba felix tobar-arbulu says:

    Unai,
     
    Bi hitz besterik ez.
     
    a)        Enpresek bultzatu dute (eta eratu dute) paradisu fiskal horiek. Era honetan are amerikar nazioarteko enpresek zerga fiskaletatik alde egiten dute. “The result has grown into a full-blown system enabling multinational corporations to evade taxes everywhere, including the United States itself. It enables domestic investors to globalize their operations by setting up offshore affiliates Enron-style in the Cayman Islands, Dutch West Indies or some small and newly notorious Pacific Island of their choice.” Ikus http://www.counterpunch.org/schaefer03252004.html.
    b)        Baina AEBetako gobernuak berak 1960tik bultzatu zuen paradisu fiskal horietan bankuak eraikitzea: “Since the 1960s the U.S. Government itself has encouraged American banks to set up branches in Caribbean hot-money centers and more distant islands as a means of attracting foreign money into the dollar.”
    c)        Paradisu fiskal hauei aurre egiteko, Hudsonek berak ematen du erremedioa. Ikus “Global Fracture”, bigarren edizioa: http://michael-hudson.com/ —> Books. Euskaraz, ikus “Haustura globala”: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/haustura-globala.
     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude