Dena etxez bete al dezakegu euskaldunok?

Nago EAEko Lurzoruaren 2/2006 LegeaMadrazoren Legea— gaztelaniaz fabrikatu zutela, eta ondoren euskarara itzuli. Tristea bada ere, kontrakoak harrituko gintuzke, ziur asko.

Ez diot itzulpenari egurrik emango, jatorrizko testua jada, lege gehienetan bezalatsu, nahiko irakurgaitza baita. Gaztelaniazko zein euskarazko testuan aurki daitezke akats txikiak, normala denez. Alabaina, bada errakuntza nabarmen bat, garrantzirik gabeko ohiko errata txikietatik bereizten dena.

79. artikuluan hiri-lurzoru eta lurzoru urbanizagarrietan gorde beharreko gutxieneko estandarrak zehazten dira. Bada, tokiko ekipamendu pribatuei dagokienez, euskarazko bertsioak ez du gaztelaniazkoak dioen berdina esaten.


EAEko Lurzoruaren 2/2006 Legearen 79. artikuluaren c atala (handiago ikusteko, sakatu irudian)

Erdaldunei, eraiki beharreko gutxieneko azalera mugatzen zaie. Euskaldunoi, aldiz, lurzoru azalera jakin bat gordetzea eskatzen zaigu, gutxieneko azalera eraikia zehaztu gabe. Hortaz, euskaldunok ez dugu zertan eraiki merkataritza-, kultura-, hezkuntza-, kirol-, osasun-, asistentzia-, erlijio- eta garraio-erabileretarako ekipamendu pribaturik. Legeak ekipamendu pribatu horietarako eskatzen digun lurzoru azalera gordez, hirigintza-eraikigarritasun guztia etxebizitzak egiteko erabil dezakegu, agidanez.

Euskal sustatzaile eta eraikitzaileak pozik egongo dira.

Iruzkinak (2)

  • zoritxarrez ez det uste euskal sustatzaile asko konturatuko zirenik detaile hortaz, gehiengoak, euskaldunak izan arren, gazteleraz irakurtzen dituztelako legeak. Legegintzan eta testu juridikoetan lan asko dago egiteko euskaldunok benetan uler ditzagun gure legeak.

  • Unai Fdz. de Betoño says:

    EAEko Lurzoruaren Legea ulertzen zaila da, Naroa, euskaraz zein gaztelaniaz. Gaizkilearen (espekulatzailearen) larrutan jarri beharra dago artikuluen mamiaz jabetzeko… Ondo segi.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude