Hemen zaude: Hasiera #txiotesia Txiotesia 3 #txiotesia3: datuak

#txiotesia3: datuak

2016ko azaroaren 22an egin da "Txiokatu zure tesia 6 mezutan" lehiaketaren 3. edizioa: #txiotesia3. Egiten ari diren edo 2013/2016 urte bitartean defendatuta duten tesia 6 txiotan laburtzea izan da ikertzaileen erronka.

Bost kideko epaimahaia izan da irabazleak hautatzeko ardura izan duena. Hauek izan dira: Koldo Garcia, Amaia Portugal, Blanca Urgell, Iñaki Larrea eta Ana Galarraga.

Hona hemen lehiaketak eman dituen datuetako batzuk:

  • 52 ikertzailek parte hartu zuten, aurreko edizioan baino %13a gehiago.
  • Era guztietako lanak plazaratu zituzten, gainera.
  • Parte hartzaileetatik 47 berriak izan ziren, aurreko edizioetan parte hartu gabeak eta emakume zein gizonezkoen parte hartzea nahiko parekatua izan zen; emakumeak gehiago izan baziren ere, %55,8 hain zuzen ere.
  • Dagoeneko doktore direnak 18 izan ziren (%35a) eta beste denak doktoregaiak.
  • Era guztietako gaiak landu arren, batez ere giza eta gizarte zientzietakoak izan ziren.
  • Unibertsitateei dagokienez, gehiengoak UPV/EHUkoak izan baziren ere, Mondragon Unibertsitatetik, Deustuko Unibertsitatetik, Madrilgo Complutensetik, Bartzelonako Unibertsitate Autonomotik edota Ingalaterrako Surreyko unibertsitatetik ere parte hartu zuten. Baita UNEDetik ere. Ikerketa taldeak ere hamaika. Besteak beste, IXA taldea, Basque Centre for Climate Change, Immunogenetika laborategia, HEZIKOM ikertaldea, Telematikako ikerketa taldea-MU, NOR ikertaldea, BIOMAT ikertaldea, Surrey Morphology Group edota iIntelligent Systems Group-EHU, Tecnalia edota Stream.

 

Uxoa Iñurrieta izan da Txiolari ulergarriena eta Iraia Muñoa originalena. 500 eta 300 euroko diru-saria eskuratu dute hurrenez hurren:

  • Txiolari ulergarriena Uxoa Iñurrieta (@UxoaInurrieta) IXA taldeko ikertzailea (UPV/EHU):

 

 

Hona hemen edizioko laburpen bideoa:

 Antolatzaileak:

 

Uninet           marka originala 4.jpg