Gaurtik aurrera aurtengo Udako Ikastaroetara izena emateko aukera dago. Ekainaren 29tik uztailaren 24ra izango ditugu Udako Ikastaroak aurten, JANTZI lelopean.
- Eibarren, ekainaren 29tik uztailaren 3ra izango gara, eta uztailaren 13tik 17ra ere bertan egingo dugu jarduna
- Baionan uztailaren 6tik 10era egongo gara
- eta Iruñean, uztailaren 20tik 24ra
Ikastaro fresko, gaurkotu, dinamiko eta parte-hartzaileez JANZTEKO prest? Sartu ikastaroei begiratu bat ematera!