Giza Eskubideen Europako Auzitegia. Zertarako? (Udako Ikastaroak)

Giza Eskubideen Europako Auzitegia giza eskubideak babesteko sortu den erakunde bat dela dakigu askok… Baina zein da erakunde horren benetako lana? Nola gauzatzen da? Zein pisu dute haren erabakiek? Eta zer da Auzitegiak benetan dioena bere jurisprudentzian? Ikastaroan Auzitegiak izan duen bilakaera aztertuko da, haren 60. urtebetetzearen bezperan. Auzitegiaren funtzionamendua ezagutu eta orain arte egin duen lana aztertuko da ikastaroan. Gainera, bere erabakien inpaktuaren indar eta mugak aipatuko dira.

Ikastaroa: Giza Eskubideen Europako Auzitegia: 60 urte lanean
Irakaslea: Joana Falxa, Zuzenbidean lizentziatua. Doktoretza egiten ari da eta Bakeola proiektuan ari da lanean, gatazken eraldaketarako teknikari gisa
Egunak: uztailaren 6tik 8ra
Lekua: Baionako IUTn

Informazio guztia:
Irati Iciar
ikastaroak@ueu.org
(00 34) 943 82 14 26

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude