Baiona Ttipian gaude.Gaztelu barruan, IUTn, eta ikasgelak betetzen hasi dira. Batzuek elkar ezagutzeko kafetxo bat hartu dute gelara sartu aurretik. Azken finean ikasteko eta elkar ezagutzeko aukera ematen dute Udako Ikastaroek!
Aste honetan arlo askotan janzteko aukera izango dugu:
– Pedagogia libertarioan
– Euskal Mitologian
– Kantuan
– Idazketaren psikologian
– Soziolinguistikan
eta Zuzenbidean. Izan ere, bihar Europako Giza Eskubideen Auzitegiari buruzko mintegia izango dugu Udako Ikastaroetan. Auzitegiaren lanaren nondik norakoak ikasiko dituzte, eta besteak beste, pasa den astean Alderdien Legearen inguruko erabakiaz hitz egingo dute. ORAINDIK IZENA EMAN DEZAKEZU! Interesa izanez gero, deitu telefono honetara: (00 34) 943 82 14 26