Atzokoan, UEUko Udako Ikastaroen historian lehen aldiz bideokonferentzia bat egin genuen. Filosofiako ‘Modernitatearen auziaz’ ikastaroaren baitan, Michiganera jo zuten Joseba Gabilondorekin hitz egiteko. Goizeko 5etan eman zituen modernitateari buruzko argibideak. Eta goizeko 5ak izateko ernai-ernai eta aurpegi onarekin azaldu zitzaigun!