Ikusi IKERGAZTEren laburpen bideoa
Amaierako ekitaldian sariak banatu zaizkio jakintza alor bakoitzeko ikergazte onenari. Saria 300 euro eta beraien lana aldizkari espezializatu batean -Elhuyar, Ekaia, Tantak eta Uztaro aldizkerietan- argitaratzea eta aldizkariko harpidetza izan da.
Honako irizpideak hartu dira kontuan:
- Bidalitako komunikazioaren ebaluazio bikoitza (Batzorde akademikoa eta aldizkariarena).
- Ahozko aurkezpenaren ebaluazioa.
- Curriculuma.
Honoko ikergazteak izan dira irabazleak:
- Gizarte Zientziak: Xabier Landabidea “Euskaldunok eta telebista XXI. Mende hasieran: ikus-entzuleen hitzetan oinarritutako hurbilketa kualitatiboa”.

- Osasuna: Nerea Osinalde “2Interleukina (IL-2) eta IL-15ak T linfozitoetan piztutako seinalizazio bidezidorren sakoneko azterketa proteomikoa”

- Zientziak eta Natur Zientziak: Ainara Valencia “Ugalketako disrupzio endokrinoa, Gernika eta Galindoko araztegien inguruko korrokoietan (Chelon labrosus)”

- Ingeniaritza eta Arkitektura arloan: Gorka Azkune “Ezagutzan oinarritutako giza-jardueren eredu dinamiko eta pertsonalizatuak ikasten”.

- Udalbiltzak banatutako sari berezia (Euskal Herriko garapenari ekarpen garrantzitsuena egiten diona): Olatz Perez de Viñasprerentzat izan da “Osasun-txosten elebidunak posible ote?” lanarekin.

Zorionak denei!






Jon Patrick says:
Congratulations to Olatz for achieving success by lots of hard work on a project of great difficulty.
ondo ibili
Jon