Udako ikastaroek 40 urte betezen dituzte aurten. Hori ospatzeko, lehiaketa berezi bat martxan jartzea erabaki dugu. Berau argazki lehiaketa bat izango da, eta 40 zenbakiaren inguruko edozein argazki bidaltzean datza.
- Gaia: 40 zenbakia
rekin lotutako edozer.
- Iraupena: Ekainaren 26tik, uztailaren 18ra bitartean, biak barne.
- JPG formatuan bidali beharko dira.
- 1024 pixel (zabalera tamaina)
- Bidalitako argazkiak blog honetan zabaltzeko eskubidea emango zaio UEUri.
- Nola parte hartu? Email bidez bidali beharko dira argazkiak, komunikazioa@ueu.org Izena, abizenak eta telefono zenbakiarekin.
- Gehienez BI argazki bidali ahalko dira pertsonako.
- Sarituak ZOZKETA bidez aukeratuko dira.
- Hiru sari emango ditugu:
- UEUk udazkenean edo udaberrian antolatzen dituen ikastaro batean matrikula (hautatzeko).
- UEUk argitaratzen dituen liburu sorta (UEUk aukeratua).
- Makaztui, Dimako landetxean asteburu bat bi pertsonentzat.
- Irabazlea: Irabazleen izenak zozketa bidez erabakiko dira. Karmele Artetxe UEUko Zuzendariak aterako ditu irabazleen izenak, uztailaren 20an.