Wiki
book moduan ere argitaratu dugu UEUk 2016an plazaratu zuen PYTHON liburu hau, URL honetan erabil daiteke:
Liburuko testuarekin alderatuta aldaketa hauek gehitu ditugu wikiliburuan:
- Kapitulu berri bat gehitu diogu, ’13. Aplikazioak IV: Wikipedian, Wikidatan eta Wikimedia Commonsen
- 8.4.1. CSV formatua.
- Adibideak (Bizkaian izan ziren 1930eko hauteskunde batzuen emaitzekin)
- Pandas paketearen laguntzak aipatzea eta adibide batean erabiltzea 8.4.1.2 Pandas modulua
- Zenbait programatan exekuzio-adibide gehiago jarri ditugu.
- Esaterako hemen: 11.2.2. Hiru lerroan jokoa (bigarren hurbilpena)
- Twitter erabiltzeko zeuden ariketak kentzea. Aplikazio horrek txio-edukiak aztertzeko hasieran eskaintzen zituen aukerak desagertu direlako.
Wikiliburu izateak zer onura dakar?
- Web bilatzaileek testua ikusten dutela
- Zuzenketak erraz egin ditzakegula, zerbait ez badugu ondo azaldu edo zerbait eguneratu behar badugu… nahi dugunean erraz zuzendu dezakegula.
- Hobekuntzak ere erraz egin ditzakegula. Esaterako,’Aplikazioak IV’ kapitulu hori gehitu dugu.
- ChatGPT, Claude, DeepSeek, Latxa, Kimu eta antzeko aplikazioek eduki digital hauen berri ere izango dute.
Hobeto jakingo dute Python lengoaiari buruz, baita euskaraz ere. 😉Gonbidatuta zaude… bisitatu, erabili eta hobetu ezazu wikiliburua!

book moduan ere argitaratu dugu UEUk 2016an plazaratu zuen PYTHON liburu hau, URL honetan erabil daiteke:


