2018ko Euskarazko Tesien VI. Koldo Mitxelena sariak banatu dira lehengo astean.
Olatz Perez de Viñaspre ixakidea izan da Ingeniaritza eta Arkitektura ataleko saritua.
ZORIONAK Olatz!
Medikuarenera joan eta harekin euskaraz aritu arren, txostena gazteleraz jasotzen dugu, baietz! Osasungintzako terminologia landu gabe zegoen, baina tesi honetan terminoak automatikoki euskaratzeko urrats erraldoi bat egin da.

Tesiaren izenburua hau izan zen: Euskarazko osasun-terminoen sorkuntza automatikoa
Ikerketaren gai nagusia Osasun Zientzietako Terminologiaren Itzulpen Automatikoa zen. Ingelesezko 300.000 termino kliniko dituen SNOMED CT datu-basetik abiatu da ikerketa, euskarara itzultzeko. Hizkuntza-teknologia erabili zuen horretan, ohiko terminoak jasotzeko (Euskalterm, ZT hiztegia…), Ingelesezko termino neoklasikoak atzizkika eta transliterazio-erregelak erabiliz itzultzeko (NeoTerm: “Photodermatitis”–> Fotodermatitis), hitz anitzeko termino konplexuak sinpleagoen bitartez itzultzeko (adibidez: “Fracture of elbow” –> “Ukondoaren haustura”), eta Matxin-Med itzultzaile automatikoa egokitzeko (Matxin itzultzailea medikuntzaren domeinura egokituta).
Iruzkinak (1)