25 urte bete ditu Bagera elkarteak. Donostiako euskaltzaleen elkartea den horrek 25 pertsona edo talde aukeratu ditu 25 urte horietan Donostian euskara sustatzen bidelagun izan dituelako. Eta Ixa Taldea izan da aitortza jaso duen 25 bidelagun horietako bat.
Zelako maila dagoen 25 aukeratu horien artean: Txillardegi, Mikel Zalbide, Arantza Urretabizkaia, Mintzalaguna, Donostiako euskaltegiak, Donostiako euskara taldeak, Dani Goñi, Piratak…
Ohore handia da bidelagun horiekin guztiekin azaltzea.
Eskerrik asko Bagera, eta urte askotarako!
Lanean jarraituko dugu bidelagunekin 😉

