Fernando Morillo idazleak teknologia bidaide (II)

Euskara konputagailuekin automatikoki lantzen irakatsi nahi dugu  HAP masterrean, berriro inbitatu nahi izan dugu Fernando Morillo idazlea mintegi ireki batean parte hartzeko.

Orain dela bi urte Hiztek masterrean txundituta utzi gintuen bere hitzaldiarekin. Honela hasten zen kronika hau bidali genuen Sustatura:

Fernando Morillo idazleak aho zabalik utzi gaitu ostiraleko Hiztek mintegian. Argi geratu zaigu etorri handikoa dela azpeitiar hau, baita ere teknologia funtsezkoa zaiola etorri hori aberasteko. Bi orduko saioan bere jardun profesionaleko 25 programa aurkeztu dizkigu, pantailan eta martxan. Txundituta utzi gaitu.

Ikusi, ikusi orduko hitzaldiaren laburpen osoa.
Beraz, badakizue nora joan ostiral arratsaldean:

  • Hitzaldia: Hizkuntza-teknologia berriak eta literatura
  • Non: Donostiako Informatika Fakultateko Gradu Aretoan
  • Hizlaria: Fernando Morillo  Azpeitiarra da eta zientziazale amorratua txikitatik. Fisika ikasten hasi zen baina Filosofia ikasketak burutu zituen. Literatur sarien irabazle: /Gudoste ametsak/ lanak Donostia Hiria saria oparitu zion 1999. urtean; Pasaiako Hiria, Igartza Literatur beka eta Gabriel Aresti saria irabazi ditu, besteak beste. CAF-Elhuyar-ek emandako zientzia artikuluen gaineko sarien irabazle suertatu da birritan ere.
  • Gaia: hizkuntza-teknologiek literatura sortzerakoan eskaintzen dituzten aukerez mintzatuko da. Eta gogoeta egitearekin batera, literatura egiteko baliagarri izan daitezkeen hainbat tresna erakutsiko dizkigu.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude