Richard Castro Mamani ikertzaile Cuscoarra, Zuricheko Unibertsitatean hilebeteko egonaldia bukatu eta gero, gure fakultatetik pasa da egin dituzten azken urratsen berri emateko: 1)zuzentzaile ortografikoak definitu dituzte Cuzcoko eta hegoaldeko kitxuarako, 2) normalizatzaile bat aldaera horietatik “bitxua batu”ra pasatzeko, eta 3) espainieratik kitxuarako itzultzaile automatikoa.
Normalizatzailea funtsezko tresna izango da bildu dituzten corpusak modu bateratuan tratatu ahal izateko. Zorionak Richard-i eta Annette Rios-i aurtengo COLING-en argitaratu duten artikuluarengatik:
Morphological Disambiguation and Text Normalization for Southern Quechua Varieties. Annette Rios, Richard Castro. Coling, pages 39-47, Dublin 2014
Badira hiru urte Peruko UNSAAC unibertsitateko Hinantin taldearekin lankidetzan ari garela. Aurten bertan bi produktu berri bukatu ditugu: Hugo Joel Quisperekin Kitxuaren Datu-Base Lexikala sortu dugu eta Rosemary Jimenezekin kitxuazko corpusa kontsultatzeko lehenengo web-aplikazioa.

Iruzkinak (1)