Tesiaren titulua: Sentimendu-analisi eleaniztuna komunikabide sozialetan
/ Multilingual Sentiment Analysis in Social Media
Non: Informatika Fakultateko Ada Lovelace Aretoan
Eguna: Martxoaren 11, astelehena
Ordua: 11:00etan
Egilea: Iñaki San Vicente Roncal
Zuzendariak: Germa Rigau eta Rodrigo Agerri
Hizkuntza: Ingelesa / Euskara

Ikerketaren motibazioa, galderak:
Helburu nagusia euskarazko testuetan sentimendu-analisia egiteko sistema bat sortzea izan da, beti ere gaztelania, frantsesa, eta ingelesa ere lantzeko testuinguru eleaniztunean. Euskara bezalako hizkuntza baterako ere ikasketa automatikoan erabili ahal izango diren baliabide handiak sortzeko tresnak eta metodologiak landu dira. Lau hizkuntza horietarako tresna hauek garatu dira: polaritate-lexikoiak, testuaren hizkuntza-identifikatzailea, txioetako testuak normalizatzeko tresna, ea testu bateko polaritatea positiboa edo negatiboa den aztertzeko oinarrizko klasifikatzailea (EliXa).
Talaia aplikazio orokorra ere sortu da.