
Ana Galarraga-k egindako elkarrizketa zabal eta dentso bat argitaratu du Elhuyar aldizkariak Iñaki Alegria gure IXAkidearekin. Hainbat gai jorratu dituzte, hasierakoetan Ixa taldearen jardunaz aritu dira, eta gero Udako Euskal Unibertsitateaz:
- Xuxen zuzentzaile ortografikoa
- Matxin itzultzaile automatikoa
- QTLeap ikerketa-proiektu europar berria
- Bertsolaritza eta hizkuntza teknologia
- SALTMIL erakundea, teknologia hau baliabide urriko hizkuntzetan aplikatu nahi duena. kitxuarekin, aimararekin, Kubakoarekin…
- Euskara batua eta estandarizazioaren beharra
- Udako Euskal Unibertsitatearen bilakaera historikoa: (1) Udako ikastaroak, eta (2) Urte osoan zeharreko ikastaroak, eta trinkotze-lana jakintza-arloetan (informatika, natura-zientziak…)
- Udako Euskal Unibertsitatearen erronkak: On-line unibertsitate bat euskaraz eta ikertzaile gazteen bilkurak…
Bai, badago zer irakurri elkarrizketa horretan.
Eta irakurri eta gero… badugu zereginik.