Eguzki-belaontzia

Otsailean ETB2n Tximinoen Planeta seriaren hainbat film bota dituzte arratsaldeetan. Ez onenak ordea! Pierre Boulle-ren La Planete des Singes (1964)eleberriko pertsonaietan oinarrituta egonik ere jitoa izugarria da. Hasiera-hasieratik gertatzen da, filmetan ohizko propultsioa duen espaziontzi batean iristen dira protagonistak planetara, eleberrian, berriz, eguzkiaren argiaz baliatzen zen batean iristen ziren.
Gaurko egunez aurreikusita zegoen Kosmos 1 inoizko lehen eguzki-belaontziaren jaurtiketa. Ez da horrela izango, apirilaren 1erako atzeratu dutelako. Elhuyar.Zientzia eta Teknika aldizkariko martxoko alean bela-ontziari buruzko artikulu bat idatzi dut aurreikusitako programazioaz fidatuta. Zer egingo diogu, ba! Informazio gehiago, Kosmos 1 en webgunean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude