Oraindik horrela!

Gaur postaz jaso ditut EHUk antolatutako Fantasiazko Ipuin Laburren lehiaketaren oinarriak. Hau leitu dut: DIN-A4 orritan aurkeztuko da, alde batetik makinaz hutsarte bikoitzean idatzita, 20 orritatik gora joan gabe . Baten batek, idazmakinaz idazten al du oraindik? pentsatu dut nire artean. Zenbat karaktere dira 20 orrialde hutsarte bikoitzean? Ba, times new roman 10 gorputzean, 60.000; 12 gorputzean, 54.000; arial 10en, 54.000 eta arial 12n 51.000. Goma bezalakoa da formatua, nahi adina luza edo labur daiteke. Ez dirudi neurtze-sistema oso serioa, antza, serioa izan nahi duen lehiaketa batean. Bi muturreko neurrien arteko karaktere-aldea 4 orrialde estandar baino gehixeago izango lirateke itzulpen batean.
Gizakiok ohitura-animaliak gara. Ez dago dudarik, ez baita hau aro aurreinformatikoaren neurriak oraidik erabiltzen duen lehiaketa bakarra.

Iruzkinak (2)

  • Joxe Aranzabal says:

    Ongi etorri euskal blogosferara, Iñaki! Izarren Hautsak itxura ona du: artikulu laburrak eta argiak. Eutsi goiari!

  • Tagzania says:

    Zorionak, Inaki. Blog honen asmo eta edukiak txalo bat merezi du. Baina blog honen kokapenak, bronka bat merezi du, eta bota dizut, bai horixe, neure blogean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude