Lehen begiratuan ideia mundiala dirudi. Txertoa hartu eta gizaki askoren zigorra diren heroinak, kokainak, tripiak edo nikotinak jai dute. Izan ere, txertoak droga blokeatzen du odolean dagoen bitartean eta ez da garunera iritsi. Bidaia hasi aurretik bertan behera gelditu da. Zertarako hartu bada drogarik?
Ingelesez vice vaccines
esaten diete, bizio-txertoak hain justu. Txerto hauek ez daude eskura oraindik. Garapen-fasean daude eta bidea luzetxoa izan liteke. Alabaina, hasierako emaitzak positiboak izan dira eta, ondorioz, ezin dira ameskeriatzat jo. Txerto hauek, ohizko txertoen kasuan legez, espezifikoak dira eta substantzia jakin baten efektua baino ez dute blokeatzen.
Garapen teknologiko berri guztiek bezala aho biko ezpata dira txertook eta errealitate bihurtu baino lehen ere kezkak piztu dituzte. Horrelakorik baino hoberik ba al dago baten batek droga-menpekotasuna utzi nahi badu? Ez, jakina. Baina, epaile batek zilegi al du drogaren mirak bultzatuta ari den gaizkile bati txertoa hartzen behartzea? Etorkizunean, umeak drogren kontra txertatuko al dira orain tetanoaren edo polioaren kontra txertatzen diren bezala?
Auzia paratutakoan droga ilegalak etortzen zaizkigu burura bapatean. Garatzen ari den txertoetako bat nikotikaren kontrakoa da. Kafeinaren kontrakoa, ostean? Eta alkohola blokeatuko duena, gero?
Koska asko ditu auzi honek. Gizarteak luze eta patxadaz eztabaidatu beharko du koska horiek leuntzeko eta gutxieneko adostasunera iristeko. Alabaina, bi gauzez jabetuta egon behar dugu. Batetik, milioika lagunek hartzen dituzte drogak plazer huts gisa menpekotasunean jausi gabe. Bestetik, droga-menpekotasunaren muinean ez dago substantzia jakin batetiko menpekotasuna, erro sakonagoko gizarte-arazoak baizik eta alorreko adituek ondo dakitenez, droga jakin baterako bidea itxita duenak beste batekin bilatuko du galdutako paradisua.
Kimikak, huts-hutsik, ez du konpobidea.
€ œ € € œ € € œ €
josu says:
Hala
dok Iñaki. Oraingoan ere, ostruken pare, burua lurpean sartu eta
kanpoan gertatzen denari uko egin nahian. Drogak, � bigunak� eta
� gogorrak� (auskalo nork erabaki duen klasifikazio hori…) zerbait
gehiago lortzeko bitartekari bezala erabiliak dira maiz. Batzutan ondo
eta bestetan gaizki erabiliak, beste gauza asko bezala, kotxea
erabiltzen dugun bezala. Beste behin ere, bitartekoari begiratzen,
sakonean dagoenari uko eginaz…inpotentzia ote? Beharrezkoa zaiona
lortzeko drogak erabiltzen dituen pertsonari beraien eragina zapuztuz
gero… ba… beste bide batzuk aurkitu behar, sakonean dagoen horri
uko egingo dion txertorik ez bait dago oraindik. Beste bitartekari bat
alegia. Espero dut, bitarteko hori drogak baino “hobea” izatea,
bestela…� arreglauta gare!� . Neurri egoki baten erabilita, ziur
onura dexente izango dituela txerto honek. Baina kontu handiz ikertu
beharra dago, sakoneko baldintzei aurrez aurre ez badiogu heltzen,
beste arazo bat gehiago izateko probabilitate asko ditu eta…Beste
behin ere, giza zientzien garrantziari erreparatuz, kasu hontan
ezinbestekoa ikusten dut kimika giza zientziekin uztartzea. Batzuk
sintomak kontrolatzen dituzten einean beste batzuk arrazoiak jorratzea
ezinbestekoa delakoan nago. Hori bai, pertsonaren askatasunari uko egin
gabe…(menpekotasuna esklabutza da, aukeren kontrola, ere) Gainera,
ez ninduke harrituko jadanik batzuk txertoaren txertoan lanean hasiak
izango balira, eta deskuidatuz gero, txertoa bera baino lehenago izango
da kalean. Beno, hau horrela izanez gero ba…beste txerto bat atera
behar, txertoaren txertoaren txertoa. Txertoen menpekotasuna izango al
da hurrengo arazoa? Beste txerto bat asmatu eta kitto!