Aukera ei da ingelesezko opportunity berbaren ordaina. Izpiritu bereko hitzak dira parada, beta, abagune edo okasio. Ez dezagun, bada, parada gal Spirit ez eta Opportunity z berritzeko. Berria n leitu dudanez herren dabil Spirit , ezin dunetako maldan gora egin bateriak eguzki-galdatan kargatzera (bidenabar, horretan badu antzekotasuna gure gatazkarekin), sei errobedetako bat ez dabilkio eta. Jaki faltaz ahul ordu beteko lana egiteko beta baino ez du.
Marteko ekudadoretik gertuago pausatu zen biki Opportunity eta okasioa ez du alperrik galtzen utzi. Eguzkiarekin goxo-goxo, gurpil guztiak lanean, handik hona dabil, airos, zientzialariak datu oparoekin itoaraziz.
Hiru hilabetge luzatuko omen zen bi ibilgailu robotikoen lana, bi urte joan dira eta biak beharrean jarraitzen dute. Ez dezadan abagunea pasatzen utzi espazio-misio txiki, merke eta eraginkorren loria kantatu gabe. Alde ederra duela egun batzuk hizpide izan genuen Nazioarteko Estazio Espazialarekiko. Haiekin zientzia egiten ari dira, jakintza sakondu eta zabaldu, Marteren irudia osatzen; bestearekin politika nagusiki.
josu says:
Atzo
harrapataka idatzitakoa sakondu nahian, misio hauen zifrak aipatzen
direnean otzikara sartzen zait gorputzean. Ezagutza berria sortzea
izugarria iruditzen zait, horretarako bait ditu gizakiak dauzkan
gaitasunak. Baina askotan, zuk ederto aipatu bezala, ikerketa
politikaren propaganda bihurtu eta izugarrizko ahaleginak egiten ditugu
ahalik eta zarata gehien ateratzen. Nire ustez, bada lurrean
opportunity asko botatzeko aukera eta beharra. Baina bere destinua
Marten izan beharrean, lurrean eta gizakiaren baitan beharko luke.
josu says:
Hortan pasatzen dugu denbora…Hainbeste opportunity lurrean eta denak Martera bidali behar…