Zientzia eta gizartea 2

Gure gizartearen kultura zientifikoaren adierazle. Aurreko egun batean Euskal Herriko errepideetan barna, Euskadi Irratiko Aperitifa saioa irratian. Leihakietaren garaia, Minutu batean lau galderari erantzun beharra; asmatuz gero, hainbat eurotako botea poltsara. Emakumezko bat telefonoaren bestaldean, ahotsaren tonoarengatik adin batekoa. Galderak banan banan: zein da halako trikitilarien azkeneko diskaren izena? Zuzena erantzuna. Zein da Errealaren atzen fitxaketaren izena? Hau ere asmatu. Gogoan ez dudan estilo bereko beste bat. Asmatu. Laugarrena, atzena: zein da eguzki-sistemako zortzigarren planetaren izena? Dirua poltsikoan du pentsatu nuen nire artean. Leihakidearen dudak eta mudak. Ixiltasuna hariaren beste aldean. Azkenik, zalantzaz ‘Merkurio?’� € � Euroak hegan.
Pasadizo bat baino ez. Oso adierazgarria bestalde!

Iruzkinak (2)

  • Jaja! Zelakoan garen! Eta okerrena da nik ere ez dakidala: Neptuno, Saturno, Jupiter? Hiru horien ordena nahastu egiten dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude