Sciencek 125 urte!

Ez da marka makala! Zorionak! Seguruenik kaleko jendeari galdetuta aldizkari zientifiko baten izena emateko, ematen duten gehienek Science edo Nature aipatuko luketela. Bi aldizkari horiek ez dute soil-soilik lortu komunitate zientifikoaren baitan bertan argitaratu nahi izatea lanaren kalitatearen adierazgarri delako, kaleko jendeak eta komunikabideek ere erreferentzia moduan hartzea ere erdietsi dute.
Science edo Nature n argitaratzea ospe mediatikoa ekar zaitzake, alor batzuetan bereziki, astrofisikan, ekologian, ingurugiroan, paleontologian, genetikan, etab. Pentsa gure artean komunikabideetako berri izaten da euskal ikerlariek Science edo Nature n lan bat argitaratu dutela! Ez da, ordea, berri Journal of The American Chemical Society n edo Macromolecules en argitaratzea nahiz eta alorreko aldizkari ospetsuenak izan. Science eta Nature k lortu dute komunitate zientifikoaren esparrua gainditzea, batetik, marketing-lan egoki baten bidez, esaterako, komunikabideei argitaratu aurretik hurrengo alearen edukien berri zehatza eta landua emanez eta, bestetik, ikerketa-lan mamitsuak argitaratzeaz gain dibulgazio zientifikoa ere egiten dutelako. Beren orrialdeetan aditua ez den irakurle interesdunak topa lezake informazio landu eta lisarigarri asko zientziaren garapenaren nondik norakoak ezagutzeko. Ez da ahaztu behar, dena den, aldizkari generalistak direla eta horrek esparrua asko zabaltzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude