Iban Zalduak jarri dit puntua. Terraformazioaz zer berri eta zer iruditzen zaidan! Terraformazioa edo zeruetako gorputz bat, Marte esaterako, Lur bihurtu, alegia, gizakion eta gainerako bizidun karbonodunak bizitzari eusteko moduko toki bihurtu.
Ez da zientzia fikziozko kontua bakarrik, esaterako, Kim Robinson-en Marte gorri, Marte berde eta Marte urdin trilogia zoragarria, zientziarena ere bada eta Carl Sagan moduko zientzialari, dibulgatzaile eta ameslari handiak Artizar terraformatzeko modua proposatu zuen 1960ko hamarkadan. Berririk, ez dut askorik duela urte batzuk Marteren tenperatura igo eta poloetako izotza urtzeko CFCak proposatu zutela dut gogoan. Karbono(IV) oxidoa lurrinduz, atmosferaren trinkotasuna emendatzeaz gain, berotegi gasa denez tenperatura era handituko litzateke. Beraz, googlen egin dut bilaketa: search = terraformation. 27.000 aiptu agertu dira eta nire harridurarako lehen mailan agertu direnak frantsesezkoak. Dena ez da ingelesa beraz! Horietako bat biziki interesgarria eta informazioz horntita topatu dut: segi esteka honi.
Zer pentsatzen dudan terraformazioari buruz. Bueno gizakiok animalia konkistatzaileak gara, Afrikako seaskatik irten ginen duela milaka urte batzuk eta orain mundu osoan bizi gara. Hortaz, Marten ere ugaldu nahi izateari logikoa deritzot eta horretarako gurera moldatzea erosogoa egingo luke gure bizitza eta, bidenabar, makina bat animalia eta landareena ere. Bizitza-arrastorik ez duen eta izango ez duen harri-koskor bat bizitzeko moduan jartzeari ez diot nik arazorik ikusten. Marte terraformatzea bejondeigula posible bada. Askok ez daude iritzi horrekin ados, unibertsoak bere izaera naturalari eutsi behar diola argudiatzen dute nagusiki. Marte terraformaten ekosistema
bat hondatzen arituko ginateke horien ustetan. Alabaina, bizia baino ederragoarik ba al dago?
Inaki says:
Marten
bizitza-izpirik egongo balitz, ez genuke terraformatzeko eskubiderik,
bizitza horrek karbonoa ez den beste elementuren batean izango balu
ere. Hori detektatzeko gai izango al ginateke? Terraforamizoaren
ondorioa zein izango litzateke? Gaiztoa izan daiteke? Jakina baietz,
baina probatu gabe ez dugu jakiterik zeintzuk diren benetako ondorioak.
Izan ere, oso nekeza irukditzen zait eskala planetarioko gertaera bat
aurrez modelatu ahal izatea. Akaso, espazioan dabilen harri-koxkor
txikiren bat har liteke lehen froga egiteko.
Iban Zaldua says:
Nik,
printzipioz, eta jatorrian, zuk bezala pentsatzen nuen, Iñaki:
optimista teknologiko bat nintzen, progresuaren atzeraezintasunean
sinesten nuen eta hori guztia. Baina gure planetarekin egiten ari
garena ikusita, eta zientziaren “garapenak” kasu askotan ustegabeko
ondorioetara (ondorio txarretara) nola eraman gaituen ikusita, zalantza
sartzen zait: ezagutzen al ditugu gure ekintzen ondorio guztiak? Are
Marten bizi izpirik ez dagoela frogatuko balitz ere, ondorio guztiak
zeintzuk izango ziren neurtzeko gai izango al gineteke? Eta bizi izpirik balego, oso maila sinplekoa izanda ere? Ba al dugu eskubiderik?