marteko paisaiak: ilunabarra


marteko paisaiak: ilunabarra , originally uploaded by inaki irazabalbeitia .

Spirit zundak eginiko argazki eder honetan eguzkia horizontean ari da ezkutatzen. Printsesa ederrik ez dago, Burrooughs-ek amestu bazituen ere, ezta eguzkiari adarrak jartzen ari zaion Fedrik Brown-en matziano adarjolerik ere (Martzianoak kanpora!. Elkar). Ederra, alajaina!
NASAk gaur adierazi duenez, Ilargira itzuliko omen da gizakia hamar urte barru. Marterako bidean ala horren ordez? Lehen aukera nahiago nuke eta argazkikoaren moduko ilunabarraren lekuko izan

Iruzkinak (1)

  • Iban Zaldua says:

    Benetan
    polita. Eta, bide batez, Iñaki, berririk ba al da Marteren
    terraformazio aukerei buruz? (zientzia-fikzioaren azpigaietako bat
    azkeneko urte hauetan). Eta, kontu horretan sartuta, eta posible
    balitz, zein izango litzateke zure jarrera? Terraformazioaren alde, edo
    dagoen bezala uztearen alde?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude