Hubble

Atzo 15 urte bete ziren Hubble teleskopioa espazioan jarri zuela Discovery transbordadoreak. Urte guzti horietan Hubblek harritu egin gaitu bai zientzialariak baita pertsona arruntok ere. Zein ez da liluratu objektu zerutiar urrunen argazki miresgarriak ikustean? Hiru milio laurdenetik gora argazki egin ditu urte horietan. Penatan nago testu honetan baten bat txertatzen jakin ez izanaz, baina hemen nahi dituzuen guztiez goza dezakezue: hubblesite.org/gallery .
Zientziari ekarpen handiak egin dizkio Hubblek, esaterako:
– Astronomoei unibertsoaren adina kalkulatzen lagundu die, 13.700 milioi urte hain justu.
– Energia iluna egon badela zehazten lagundu du.
– Unibertsoa mila milioi urte baino gazteagoa zeneko proto-galaxien argia detektatu du.
– Zulo beltz super-masiboak badirela frogatu du.
– Gure galaxian planeta-sistemen eratzea ohizkoa dela erakutsi du
– Era guztietako objektuen ehunka mila argazki egin ditu: galaxiak, hilurren dauden izarrak, gas-hodei erraldoiak, izarren habiak, etab.
Hubblen etorkizuna ez dago argi. Horri buruz Zientzi.net-en iruzkin batzuk badituzue.
God save Hubble!

Iruzkinak (2)

  • Nik
    ere jakin nahiko nuke. Ez daukat daturik teoriarik botatzeko. Izan ere,
    Hubble teknologia zahartuta, espazioan berritzea dituen kostuak eta
    arriskuak aipatzen dira, nahiz eta Hubblek izan dituen jada
    konponketak. Egia da komunitate zientifikoak eta hainbat presio-taldek
    Hubble bizia luzatzea nahi dutela oraindik emateko asko duela uste
    dutelako. NASAk interes handirik duenik ez dirudi. Ordezkoa ere
    prestatzen ari dira, baina tarte bat beharko du oraindik.
    Astrofisikariek nahiko lukete Hubble lanean aritzea ordezkoa lanean
    hasi arte. Ez du ematen hori denik NASAren asmoa. Hori dela eta
    diruaren aitzakian, The Planetary Society moduko elkartea lobby lana
    egiten ari dira AEBtako aurrekontuetan Hubble lanean iraunarazteko
    dirua egon dadin.

  • Jozulin says:

    Irakurri dut zerbait honetaz baina gustora jakingo nuke zein den Hubble-a alboratzeko bene-benetako arrazoia. Arrastorik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude