Alemaniako kultura-ministro Bernd Neumann-ek copyright legea aldatzeko asmoa dutela esan du berrikitan.
Ministroak esan du ezinezkoa dela aro digitalean copyright lizentziapeko lanak libreki erabiltzen uztea, sortzaileen kaltetan, eta Interneteko zerbitzua eskaintzen dutenek izan behar dutela erantzukizunen bat, jabego intelektuala babesteari dagokionez.
Neumann-ek esan du ohartarazteko sistemaren bat jartzea komeni dela, eskubideak urratzen ari direnei beren portaera aldatzeko aukera emango diena, legezko neurri zorrotzak jasanarazi aurretik, Frantziako HADOPI legeek ezarritakoaren antzekoa.
Angela Merkel-ek esan zuen Deauvilleko G8ren goi-bilkuran gai hori Frantziako, Erresuma Batuko eta Italiako agintariekin eztabaidatu nahi zuela.