Gaur egun marka komertzialek, publizitate-mezuez aparte, aldizkariak, bideojokoak, film laburrak edo bideoak kaleratzen dituzte eta ez beti saltzen dituzten produktu edo zerbitzuekin zerikusi zuzena duten gaiez.
Hori berez ez da gauza berri-berria ere. Aspaldi hasi ziren Black & Decker bat edo Reebok bat horrelako gauzak egiten, baina orain joera horrek sekulako garapena du, zenbait faktorek eraginda, bereziki digitalizazioak. Fenomeno horri hainbat izen eman dizkiote, baina guk marka-edukia deituko diogu.
Markaren komunikazioaren xedeak aberatsago bihurtzen joan dira denborarekin: hasieran identifikazio hutsa zuen helburu, gero estimazioa bilatzen zuen eta orain kontsumitzailearen atxikimendua du jomuga.
Azken xede hori bilatzeak gaur egungo marka-edukiek ezaugarri berezi batzuk izatea ekarri du:
- Edukiak berez du interesa; ez da publizitatea bideratzeko soilik
- Produktua edo zerbitzua ez da edukiaren muina, ostera, edukiak hura kultur testuinguru zabalagoan kokatzen du
- Komunikazioaren hartzaile potentziala ez da erosletzat hartzen, publiko baten kide bezala baizik, eta markak aukera eman nahi dio hari, esperientzia bat bizitzeko, esan nahi baita dibertitzeko, ikasteko, lagungarri gertatuko zaion zerbait jakiteko, etab.
Brand content
Matthieu Guével,Daniel Bô
Bilduma:Tendances Marketing, Dunod, 2009
224 orrialde
160×210 mm
EAN13 : 9782100533794
|