Amazonek ebook formatu berri bat atera du, Kindle Print Replica izena duena, liburu inprimatuaren itxura bere hartan mantentzen duena. Liburu horiek irakurtzeko, PCetarako edo Mac-etarako Kindle aplikazioa behar da.
Print Replica liburuek orrialde kopuru finkoa dute eta irudiak paperezko edizioan agertzen diren leku berean agertzen dira. Bestalde Kindlerako ebook-en gainerako ezaugarriak badituzte: oharrak idazteko, pasarteak nabarmentzeko, azkena irakurritako orrialdera zuzenean itzultzeko aukerak. PDF formatuko liburuen tankera dute funtsean.
Oraingoz, Kindle Print Replica liburuak AEBn eros daitezke edota alokatu, Kindlerako gainerako liburuak bezala.