Argitalpen digitalen arloan estandarrak sortzeko xedea duen International Digital Publishing Forum (IDPF) erakundeak Readium soluzioa iragarri du, ePub3 formatua laster eta hedadura handiz onartua izateko helburuarekin sortu duena .
ePub3 formatuak HTML 5, CSS3, Javascript eta SVG estandarrak erabiltzen ditu. Readium-ek liburu digital aberastuen garapena lastertzea eta erraztea ahalbidetuko ditu. Liburu horiek bideoa, eduki interaktiboak, zailtasun fisikoak dituzten pertsonek erabiltzeko erraztasuna eta MathML bidez idatzitako matematikako adierazpenak izan ditzakete. Behin-betiko bertsioa ez dago oraindik bukatuta, baina eskuragarri dago Chromerako beta bertsioa