Iturria: paidcontent
Pricewaterhouse Coopers-ek argitara eman berria duen txosten batek dioenez, 2016rako AEBko liburu-merkatuaren erdia ebookena izango da.
PwCren txostenak testuliburuak eta gainerakoak batera eta bereizita aztertzen ditu. Testuliburuak alde batera uzten badira, txostenak dioenez, AEBn urtetik urtera merkatua %1,1 inguru haziko da, hau da, ia batere ez, eta paperezko liburuen salmentek izango duten jaitsiera ebooken salmenten igoerak 2013rako konpentsatuko du. AEBn 2012ko lehen hiruhilekoan, helduen %30ek irakurgailu bat zuen gutxienez, dela ereader-a dela tableta.
Europan gauzak astiroago doaz eta aurrerantzean ere astiroago joango omen dira. Ondoko grafikoak erakusten du munduko eskualde bakoitzean ebooken salmentak izango duen bilakaera 2016 arte.