The Economisten asteroko audiozko edizioak paperezko edizioaren eduki berberak ditu, eta harpidedunek erabil dezateke iOSerako nahiz Androiderako aplikazioen bidez nahiz egunkariaren webgunean. Audio batzuk doan ere eskuragarri daude.

The Economisten aplikazioaren pantaila bat.
Audiozko edukiaren bidez The Economistek nahi du irakurleek interesa manten dezatela, edizioaren ahalik eta parterik handiena irakur dezaten.
Edizioei BBC eta Radio 4 bezalako plataformetako esatari profesionalek jartzen diete ahotsa, badakitelako irakurle horiek irratietako albistegiak ere entzuten dituztela.
Ravenek ohartarazi zuen halaber irakurleak atxikimendu handiagoa izateko joera dutela aplikazioekiko webgunearekiko baino, aplikazioetako audioa entzun dezaketelako mugitzen ari diren bitartean, dela lasterka dabiltzanean, dela etxetik lanera edo lanetik etxera doazenean.
Aplikazioak ahalbidetzen die audioa jaistea streaminean entzun ordez, sistema hau Wifi eskasa dagoen lekuetan erabiltzeak arazoak dituelako..
Eta egunkaria oraindik sare sozialak erabiltzen ari ez den arren audiozko edukia sustatzeko, aldi batez aplikazioa erabili ez duten erabiltzaileei ohartxo bat igortzen diete entzun dezatela gogoraraziz.
The Economistek baditu audiozko beste produktu batzuk ere, hala nola eguneroko podcast bat eta irratsaio bat.