The Guardianek Erresuma Batuko liburu-denden mapa interaktiboa abiaraziko du laster

Iturria idboox 


Bere liburuak eta liburu-dendak sustatzeko asmoz, The Guardianek, National Book Tokens-ekin lankidetzan, laster Erresuma batuko liburu-denden mapa interaktiboa abiaraziko du. Liburu berrien bila dabiltzanek dauden lekutik gertu dauden liburu-dendak aurkitu ahal izango dituzte horrela. Ez da horretan gelditzen, ordea, mapa interaktibo hori. Izan ere, ekitaldiak, liburu-azokak, egileei buruzko informazioak, etab. ere izango ditu. Liburu-dendek bidali ahal izango dute informazioa ekitaldien berri emateko. Ekainean jarriko da abian webgune berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude