Irailaren 1ean jarri da indarrean liburuaren lege berria Italian. Bi urteko eztabaida sutsuen ondoren, indarrean da liburuen salneurriari buruzko “Levi legea” deritzona.
Lege berriaren arabera, publikoari edozein liburu-saltzailek gehienez ere % 15eko deskontua egin ahal izango dio, azalean ageri den prezioarekiko. Argitaletxeei ere ezartzen zaizkie mugak: inoiz ezin egin ahal izango dute % 25 baino deskontu handiagorik, eta promozioek ezin izango dute hilabete baino gehiago iraun eta ezin izango dira egin abenduan.
Liburutegiek gehienez ere % 20ko deskontuaz erosi ahal izango dituzte liburuak. Orain arte %25 -%30ekoak lortzen zituzten.
Italian liburu digitalek % 20ko BEZa dute eta paperezkoek % 4. Levi legeak ez du deus ere esaten liburu digitalez.